2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

UMEAK, TEKNOLOGIA eta GABONAK 

Izenburuan klik eginez, bideo bat ikusteko aukera duzue. Bideoan, umeak gabonetan eskatzen dituzten opari nabarmenenak zeintzuk diren agertzen da. Suposatu dezakezuenez eta irakasgaiarekin erlazionatutako opari horiek, baliabide teknologikoak dira.


ABENDUAK HAMAZORTZI, BEDERATZIGARREN SAIO TEORIKOA

Gaurko egunean, dokumentatzaileen azkenengo taldea aurkeztu du bere Bloga. Bloga atalez-atal azaldu dute bideo baten laguntzaz. Aurkezpena ez da oso luzea izan eta horri esker, entzuleak oso adi egon gara. Horren ondoren, Alaitzek aurkezpen txiki bat egin digu eta horrekin erlazionatutako bideo bat jarri. Egia izateko, gaurko eguneko klasea ez zait oso luzea iruditu.

Hausnarketa

Ikasgaiaren koordinazioa egokia ez dela uste dut. Izan ere, saio praktikoari dagokionez, Blog bat eraikitzea izan da gure lanetariko bat. Bloga egiteko nik hainbat zailtasun izan ditut, erabiltzen nuen lehenengo aldia zelako. Horri inolako formakuntzarik jaso ez dugula gehitzen badiogu, zailtasunak handitzen joan zaikit. Gutxika-gutxika eta ikasgelako ikaskideen laguntzari esker, Bloga aurrera ateratzea lortu dut. Hortaz aparte, irakasleen harteko koordenazioa ere hobetu beharra dagoela uste dut. Irakasle bakoitzak gauza edo uste bat duelako eta horrek guri lana zailtzen digu.

Taldeko lanari erreperatuz hurrengo hau esan beharra dut. Hasteko, egokitutako taldearekin konforme nengoela esan  beharra daukat. Izan ere, behin baino gehiagotan egin dut lan taldekide hauekin eta langile eta arduratsuak direla banekien. Hortaz aparte, egindako bilera guztietara joan naiz eta denon artean hartu ditugun erabaki eta eztabaidetan parte hartu dut, gainontzeko taldekideen ideiak errespetatuz eta kontuan hartuz. Izan ere, nire ustez besteen iritzi eta ideiak kontuan hartzea beharrezkoa da. Guk ezarritako epeen barruan egin dut nire lana eta taldeko lana atzeratu ez dudanik aipatu beharra daukat. Kritikotasunez jokatuz, egia da, kasuren batean ez diodala gustatuko litzaidakedan bezain debora eskaini, lan honetaz aparte, beste ikasgaietako lan asko izan ditudalako. Hauxe esanda gehitzekoa da, ahal izan dudan guztia egin dudala taldeko giroa ona izan dadin eta lana ahalik eta hoberen egiteko. 


2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

AZAROAK HOGEITA ZAZPI, ZAZPIGARREN SAIO TEORIKO

Nire taldekideek eta nik aurkezpena izan dugu gaur eta nire ustez, ondo atera dela uste dut. Aurkezpena egiten nengoela, entzuleei begira egon naiz eta adi egon direla esan beharra daukat. Aurkezpena egiteko erabili dugun programa Powtoona izan da eta entretenigarria izateaz aparte, informazioa ulertzeko oso eraginkorra da. Pantailan agertzen diren letreen konpainamendu bezala, ahotsa egon da. Guzti honengatik, aukeraketa ona egin dugula esango nuke. Izan ere, lana behar bezala azaltzea lortu dugu. Gaur aurkezpena egin duten gainontzeko taldeei erreparatuz, oso ondo egin dutela esan beharra dago. Aurkezpena modu ulergarrian egiteaz gain, denbora eta esfortzu handia eskaini diotela ikusi da.

2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

AURKEZPENA, TALDEKO HAUSNARKETA ETA TESTUETAN HARTUTAKO NOTAK

Aurkezpena ikusteko egin ezazu KLIK.

Hausnarketa:


Guri burutzeko egokitu zaigun gaia orokorra, Eskola 2.0 praktika onak da. Gure taldea lau pertsonaz osatuta dago, Leire Zabala, Amets Zarraga, Iraitz Zarraga eta Xabier Zarraga, hain zuzen ere. Taldekideek ez dugu inolako arazorik izan lana banatzeko, egin beharrekoak guk geuk ezarritako epeen barruan egiteko, gainontzekoen iritziak kontuan hartzeko, … orduan. Izan ere, gure iritziz besteen iritzia edo pentsamendua kontuan izatea oso garrantzitsua da lana ahalik eta aberatsen geldi dadin eta guztion parte hartzea egoteko. Beraz, eta guzti hau esanda, esan beharrekoa da taldearen lana oso positiboki kalifikatzen dugula.

Bestalde, egokitu zitzaizkigun testuei begira, nahiko errepikakorrak iruditu zaizkigu, guztiek gaia perspektiba beretik jorratzen baitzuten. Gainera, PowerPoint-aren informazioa ateratzeko, zailtasunak izan ditugu ideiak edo argazkiak baino ez zirenez ateratzen ez gaude oso ziur autoreak esan nahi zuena ulertu dugun ala ez. Orokorrean, material interesgarria izan da irakurritakoa, baina gehiegi zela ere iruditu zaigu. Hala ere, testu horiek irakurrita, gai izan gara IKT-ek gizarteari eta beraz, eskolari eman diezazkiekeen etekinak. Kontuz ibili beharko ginateke horrekin eta trebakuntza handia jasoz apurka-apurka eskola testuinguruan txertatu. Horrela, ikasleak hezkuntzaren protagonista izateko aurrerapauso handia egingo genuke, IKTak irakaslearentzat eta orokorrean hitz eginda hezkuntza-sistemarentzat lagungarriak izan daitezkeelako arlo horretan.

Azkenik, Ikasketa Gurpila proiektuari dagokionez, nahiko interesgarria dela iruditu zaigu, baina horrela lan egitera ohituta ez gaudenez arrakasta handirik ez duela izan uste dugu. Aurkezpenetan informazioa baino ez genuela botatzen uste dut, ezer barneratu barik eta entzuleak ere ez ziren gai aurkezpen hain luzeak jarraitzeko. Azken batean, lana eta aurkezpenak egiteko denbora gehiago beharko genukeela uste dugu, eta gure partetik ardura-maila handiagoa. Bestela, ezingo litzateke proiektu hori aurrera eraman.


Notak:






DE TIC A TAC, EL DIFÍCIL TRÁNSITO DE UNA VOCAL


Sintesia:

Aztertutako artikulu honek, ikerketa ezberdinetatik lortutako hainbat ebidentzien inguruan eztabaidatu eta argudiatzen du. Bertan, garrantzia hartzen du  hezkuntza sistemak izan ditzakeen zailtasunak. Izan ere, informazio eta komunikazio teknologiak (TIC), ikasketa eta ezagutza teknologiak (TAC) bihurtu nahi dituzte. Azkeneko prozesua zaildu egiten da ikasgelak betetzen dituzten ikasleek teknologia eran jaioak direlako, hau da, teknologiak erraztasunez erabiltzeko gai dira. Beraz, TIC-etatik TAC-etara pasatzeko ezinbestekoa da irakasleen oinarrizko formakuntza goitik behera eraldatzea.
Bost hitz gakoak:
        
1. Hezkuntza teknologia
  2. Heziketa-aldaketa
  3.  Hezkuntzaren hobekuntza
4.  Hezkuntza politika
5. Irakasleriaren formakuntza
Bi galdera:

1. Zure ustez TIC-etatik TAC-etara pasatzea, prozesu ezinbestekoa da etorkizunari begira? Aurrerapauso bat da metodologiari dagokionez?

2. Gaur egungo egoera eta daukagun pentsamendua ikusita, irakaslearia prestatuta ikusten duzu TAC-ak erabiltzen hasteko? Zergatik? Zer aldaketa egingo zenituzke?


Laburpena:

Gaur egun TIC-ak pil-pilean egondako gaia izan da, izan ere gobernuak hezkuntzan horiek bultzatzen saiatzen ari dira. TIC-etatik Tac-etara igarotzea da hain zuzen ere helburua, komunikazio eta informazio tresnak ikaskuntzarako prestatzea eta erabiltzea.

Hala ere, testuinguruak hau guztiz zailtzen du. Gizartearen (orokorrean) pentsamenduak dago. Honen arabera, irakasleak ezagutzen transmisoreak dira, dena jakin behar dute gero ikasleei irakatsi ahal izateko eta ikas-irakaste prozesua norabide bakarrekoa dela pentsatzen da, hau da ikasleak dira ikasten dutenak eta irakasleak berriz, irakasten dutenak. Baina, irakasleek ezin dute ikasi prozesuan zehar? Eta ikasleek? Hau ere kontuan hartzeko puntua da, izan ere gaur egungo ikasleak askotan irakasleak baino adituagoak dira teknologia berrietan, horietan murgilduta bizi baitira. Hau hezkuntzari buruz daukagun kontzepzio tradizionalak sortua izaten da.


Orokorrean, nahiz eta emaitzak oso ziurrak ez izan, (zabalegiak izateagatik, ikerketarik ez egoteagatik…), TIC-ek hezkuntzari onurak ekarri dizkiote hezkuntzari: ikasleen edukien barnerapenean laguntzen dute, ikaskuntzarekiko jarrera positiboagoa dute, parte-hartzeko gaitasunaren hobekuntza izaten dute, etab. Baina oraindik bide luzea dago TIC-en erabilera orokortzen denera arte, eta gainera, hurrengo pausorik garrantzitsuena gertatzeko (TIC-etatik TAC-etara pasatzea, hain zuzen ere) aldaketa sakona beharrezkoa da. Alde batetik, umeen parte hartzea eta autoria kotuan hartu beharko lirateke klasean, eta besteei ezagutza aportatu diezaiekeen ente moduan hartu beharko genituzke. Beste alde batetik, irakasleek IKT-ei buruzko formakuntza beharko lukete, hauek era egokian (eta ez ezagutzen transmisore huts moduan) erabil ditzaten eta azkenik, hezkuntza sistema berrikustea ere garrantzitsua izango litzateke, hori baita klasean gertatzen denaren oinarria edo ardatza.


ENSEÑAR Y APRENDER EN LAS AULAS DEL SIGLO XXI


Sintesia:
Zelakoa izan beharko litzateke irakaskuntza IKT-ak ezinbestekoak diren gizarte honetan? Irakasleak pentsaera irekia izanda eta pedagogia berritzaile bat (IKT-ekin bat datorrena) erabilita, behar ezberdinetara egokitzen den irakaskuntza- ikaskuntza prozesua lor daiteke.


Bost hitz gako:

1.Pentsaera irekia
2.Gizarte aldaketa
3.Teknologia
4.Prestakuntza egokia
5.Pedagogia 2.0


Bi galdera:

1.Zure ustez, gaur egungo gizartean irakasleek eta ikasleek IKT-en inguruan behar bezala jardun dezaten, ezaugarri (testuak zeazten ez duen ezaugarriak)  bereziren bat izan beharko lukete? Zein? Nola landu  edo garatu beharko litzateke?

2.Zergatik dio testuaren egileak TIC-etatik TAC-etara pasatzea lortu beharko genukeela, azkenik TEP-etara igarotzeko?


Laburpena:


XXI.mendeko klaseak oso anitzak dira eta horren ondorioz irakasleek pentsaera irekia izan beharko lukete. IKT-ak ezinbestekoak diren mende honetan, hauek eta pedagogia mota desberdinak bateratzea ezinbestekoa litzateke klase bakoitzeko ezaugarrietara moldatzeko. Beraz, irakaslearen sormena erabiliz talde bakoitzarentzat bereziki prestatua dagoen hezkuntza sortzea lor daiteke. Horretarako, hainbat IKT- eta pedagogia-baliabide aurki ditzakegu :

Hasteko, gela mota ugari daude eta bakoitzak badu bere lan egiteko era. Adibidez: gela publikoan Blogger bezalako plataformak erabiliz eguneroko hausnarketak eta ikasketak portafolio moduko batean txertatzen dira; sareko geletan, berriz, identitate digitala sortzen laguntzen diete ikasleei eta horretarako, sare sozialak erabiltzen dira (Twitter, Facebook, HootCurse…)... Askoz gela mota gehiago daude, eta horrek, gaur egun dagoen aniztasuna frogatzen du.

  • Praktika Komunitateak ere oso baliabide interesgarria dira hezkuntzarako. Hauetan gai bati buruzko jakin-mina duten pertsona talde bat elkartu eta horri buruz ikertu, hitz egin, eta abar egiten dute. Honek kooperazioa bezalakoak lantzeko balio du, izan ere elkarren arteko konpromisoa eta xede komuna lortzea dute helburu.


  • Gaur egungo gizartea etengabe dago aldatzen eta beraz, ikasleak horretarako prestatu behar dira, hau da etorkizunean ikasten jarrai dezaten prestatu behar dira. Honi Life Long Learning deitzen zaio eta alfabetizazio anitzen bitartez lor daiteke.


  • E- Learning 2.0 plataformak erabiltzea ere komenigarria izango litzateke. Hauek nahiko irekiak, informalak eta pertsonalizatuak baitira, eta komunikazioa era parte-hartzea bultzatzen dute.


  • Umeen garapen maila kontuan hartu behar da eta hezkuntza egokia jaso dezaten haien hizkuntza gaitasunera hurbildu beharko litzateke irakaslea. Hau mailaka antolatuta dago eta  Bloom-em Taxonomia erabilita hezkuntza pertsonalizatuagoa eta norbanakora hurbilagoa lor daiteke.


  • Tpack: irakasteko hainbat forma aurki ditzakegu pedagogian, edukietan eta XXI. mendeko teknologietan zentratzen den arabera. Hala ere, egokiena funtsezko ikaskuntza da, ikaskuntza on baten teoria aplikatuta eta teknologiak horren barnean sartuz lortzen dena. Hau da, aipatutako hiru ezaugarriak proportzionalki batzen edo elkartzean datza.


Hau guztia lortzeko beharrezkoa da irakasleek hezkuntza egokia jasotzea eta horregatik unibertsitareari prestakuntza egokia ematea eskatzen zaio:

  • Alfabetizazio digitalari lagunduz.
  • Informazioaren, komunikazioaren eta kritikotasunaren gaitasunak garatuz.
  • Pentsamenduarekin zerikusia duten gaitasunak landuz.
  • Proiektuetan eta arazoetan oinarritutako metodologiak erabiliz.
  • 2.0 motatako zerbitzuak erabiliz.
  • Diziplinartekotasuna eta testuinguruaren araberako ikaskuntza sustatuz.

Azken batean, Pedagogia 2.0 sortzea da helburua, hau da pertsonalizazioa, parte-hartzea eta ekimena bateratzen dituen pedagogia mota sortzea. Beraz, autoreak beharrezkoa ikusten du TIC-etatik TAC-etara pasatzea, eta azkenik TEP-etara igarotzea. Horrela, garapen eremu handiagoa hartzen da, ahalduntze handiagoa izaten dute ikasleek eta interakziotik parte-hartzera pasatzea lortzen da.
TECNOLOGÍA DE LA EDUCACIÓN


Sintesia:

Zer gertatuko litzateke munduan existitzen diren ezagutza guztiak erabilgarri egongo balira baina modu ez eskuragarri batean? Hezkuntza sisteman teknologiak izan duen eraginari erreparatzen badiogu, ziurrenik eragina oso nabarmena izan dela pentsatuko dugu.


Bost hitz gako:
- Hezkuntzaren teknologia
- Alfabetatzea
-  Ikasteko nahia
- Motibazioa
- Ikasketa prozesua
Bi galderak:
1.Etorkizunari begira, alfabetatze kontzeptua modu izugarrian hedatu beharra dago. Izan ere, hiru alfabetatze forma existitzen dira zeintzuk, bere osotasunean bateratu behar diren. Bateraketa honen ondorioz zer lortzen dugu? Zertan datza?
2. Bakoitzak izan duen hezkuntza sistemaren inguruan hausnartu dezagun. Ikasteko nahia sorrarazi zizuten? Metodologiaz aldatuko zenuke? Aldatzekotan, zein izango litzateke?


Laburpena:

Proba sistema gaur egun duen espaziotik baina harago eramateko eginbeharrekoa, modu pasibotik modu parte hartzaileago batera eramatea da, noizean behin norabaitera hurbiltzearekin bat horrek, ebaluatzen ari garen ikasleen kapazitateak hobeto ulertzera bideratuko gaituelako. Momentu honetan, ikasleek teknologia haiena dela sentituko dute.
Kostu, kanpoko faktoreen eta gizartearen teknologia interfazeen arteko konbinazioak, egoera batera eramaten gaitu, non, ikaslea erabateko egoera desberdinean hurbildu ahal garen.
Etorkizunari begira, alfabetatze kontzeptua modu izugarrian hedatu beharra dago. Izan ere, hiru alfabetatze forma existitzen dira zeintzuk, bere osotasunean bateratu behar diren: pantaila alfabetismoa, hizkuntza zinematikoaren eta interaktibitatearekin erlazioa duten pare-bat kontzeptu orekatu edota bateratu behar dira.
Hirugarren alfabetatze bat dago. Alfabetatze hori, hainbeste informaziotik nola sarean ibiltzean datza. Ikasketa birtualaren barnean interakzio birtuala aurki ditzakegu. Azken honek, hurrengo mailara mugitzeko ahalmena ematen dio ordenagailuak ikasleekin harrenean jar daitekeen bitartean.
Beraz ikasteko poztasuna nabarmentzen lortzen badugu,  hau da, bai ikasleei bai gizarte osoari ikasteko desioa sortzen bazaie ziklo berri bati hasiera ematen diogula esan dezakegu: ERREFORTSUZKO ZIKLO POSITIBOA. Ziklo horretan poztasunak eta ikasketek modu gehigarrian ikasteko nahia sortzen da norberaren izaeraren oinarrian.
Oso garrantzitsua da, oraingo umeek aldaketekin aurrera egiten ikastea, kapazak izan behar dira gauza batetik bestera pasatzeko; hau da, kapazak badira aldaketa egoera honetara ondo moldatzeko, orduan arrakasta lortu ahal izango dute.
Ikasleengan ikasteko grina berriro sustatzeko, gurasoekin, zientifiko teknologikoekin… lan egitea beharrezkoa da. Honen helburua, ikasleria motibatzen duen giroa sortzea; esate baterako pentsatzeko era desberdin bat sortuz.

2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

AZAROAK HOGEI, SEIGARREN SAIO TEORIKOA

Gaurkoan, taldeko aurkezpenekin jarraitu dugu. IKT-een erabilerari dagokionez, barietate handia egon da. Izan ere, mota ezberdinetako aurkezpenak egon dira, hala nola, Poowton, Prezi, Power Point, ... Hortaz aparte, berrikuntzak egon dira aurkezpenetako bideoetan hainbat taldeek ahotsa txertatu dutelako. Nire aburuz, oso interesgarria da entzuleen arreta erakartzeko eta aurkezpena irauten duen bitartean, adi egoteko. Nahiz eta, gaiak oso antzekoak izan, talde bakoitza modu ezberdinean aurkeztu izanagatik ez zait errepikakorra iruditu.

.

2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

Azaroak hamahiru, bosgarren saio teorikoa.



Gaurko saio teorikoan, taldeko aurkezpenak hasi dira. Hainbat talderi egokitu zaie gaurko egunean aurkezpena egitea. Aurkezpenak egiterako orduan talde bakoitza IKT ezberdinak erabili dituzte. Batzuek power pointak, beste batzuek berriz, powtoomak, ... Baliabide desberdinak ikusi eta gero, nire aburuz, irudi eta animazio gehiagoko aurkezpen digitalek arreta gehiago bereganatzen dute.

Lehenengo taldea, teknologia berriak bai gizartean bai hezkuntzan dituzten abantailetaz aritu dira. Bestalde bigarren taldeak, informazio eta teknologiaren gizarteaz mintzatu dira. Horrekin batera, bizi garen gizartea komunikazioaz inguratuta dagoela eta komunikatzeko tresnarik garrantzitsuena teknologia dela aipatu dute. Gainontzeko taldeek ere hezkuntza munduari begira teknologiek dituzten abantaila eta desabantailak zeintzuk diren azaldu dituzte. Aurkezpenekin amaitzeko, Web 2.0-ri buruzko azalpen laburra emateaz aparte, kulturatik-informazioaren kulturara pasatzeko ematen diren prozesu eta edukiak zeintzuk diren aipatu dituzte. 


2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

REDES 87: EL SISTEMA EDUCATIVO ES ANACRÓNICO

Orain dela pare bat aste, beste ikasgai bateko irakasleak, jarraian jarriko dudan bideoa ikusteko gomendioa eman zigun. Behin bideoa ikusita, Blogean txertatzea aukera paregabea dela uste izan dut. Izan ere, IKT-ekin lotura zuzena duen gaia jorraten da.

Jakin badakigu azken bost hamarkadetan gizartea erabat aldatu dela. Aldaketa nabarmenak arlo ekonomikoan, kulturalean eta sozialean eman dira. Baina, Hezkuntzari begira ezin dezakegu gauza bera esan. Izan ere, gure gurasoen hezkuntza gurearekin alderatzen badugu, aldaketa handirik ez duela ikusi dezakegu. Hori horrela izatearen arrazoia, helburu metodologikoak eta metodologiak ez aldatzea da.




Galdera hauek etorri zaizkit burura bideoaz hausnartzen hasi bezain laster:

  • Umeak ikasgelan aspertzearen arrazoia zein da? 
  • Umeak ikasten duten bitartean, motibatuta sentzitzeko aukera izan dezakete?





2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

Urriak hogeita hamar, hirugarren saio teorikoa.


"VISIONES DISRUPTIVAS DE LA EDUCACIÓN"

Maria Acasoren ustez, irakasle bezala erabili beharreko oinarrizko bost puntu daude hezkuntza sistema aldatu ahal izateko. Hona hemen oinarrizko bost puntuak

1. PODER: Irakaslearen poterea, potere autoritariotik demokratikora pasatzea beharrezkoa da. Horretarako bi irudi erabiltzen dira. Batetik, ez irakaslea eta bestetik, ez ikaslea. Irakasleak ez direnak potereari uko egiten diote bestalde, ez ikasleek poterea onartu behar dute.

2. INVISIBLE: Modu automatikoki lan egin beharrean, lana hausnarketa bide bihurtzea.

3. TIEMPO Y ESPACIO: Ikasgelaren denbora eta espazio zurruna alde batera utsi behar dugu denbora eta espazio malgua sortzeko. 

              - Espazioa: ikasgela pertsonalizatu, gelako altzairuak aldatu, musika eta teknologia
                 berriak erabili, ...

               - Denbora: teknologia berriak erabiltzeaz aparte, liburuak erabiltzen jarraitzea prolongazio
                 sistema bezala. 

4. INFORMACIÓN: Informazio eremua itxia izatetik irekia izatera pasatu. Horretarako, ikasgelan sartu behar dugu gelatik kanpo dagoena ikasleentzat interesgarriagoa baita, hala nola, kultura bisuala, aisialdia, ... 

5. CONOCIMIENTO: Arlo honetan, ikasleak hartzaile izatetik ekoizleak izatera igaro beharko lirateke. Helburua burutzeko proiektuetan oinarritutako metodologiak aukera aparta dira.


Azkenik, Mariak hausnartzeko hainbat galdera proposatzen ditu. Hona hemen proposatutako galderak:

- Ikasleek haien hezkuntza sistemaz hausnartzen dute?

-Metodologien inguruan hausnartzen duzu? Erabiltzen dituzun metodologiak zuk zeuk askatasunez eraikitakoak dira ala zuk iraganean jaso zenuenaren errepikapenak dira?

- Metodologia berritzaileak garatu ahal dira?





Bideoa ikusi ondoren, gurpilen antolaketari ekin diogu. Nire iritzi pertsonalean, momentu horretan ikasgelan nora eza sortu da inork ez baitzekien nola. noizko, ... egin behar genuen lana. Hori egelaren antolaketaren ondoriozkoa izan dela uste dut. Izan ere, talde bakoitzari dagokion materiala aurkitzea asko kostatu zaigu. 


Lehenengo egin beharrekoa.




"IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA"


A. SINTESIA:

Gaur egun gizarteari hainbat ezaugarri atzikitzen zaizkio, horietako bi informazioa eta ezagutza direlarik. Informazioa edonon eta erraztasunez eskuratzen denez eragin handia du hezkuntzan. Beraz, eta normalean gizarteak egiten ez duen bezala, irakasleak teknologia zentzu kritikoaz erabiltzea beharrezkoa da.

B.BOST HITZ GAKO:

1. IKT
2. Hezkuntza
3. Zulo digitala
4. Informazioa
5. Berritzailea

C. BI GALDERA:

1. Gaur egun asko dira teknologiak erabiltzen ez dakiten profesionalak, horrek ez du laguntzen teknologia momentuko hezkuntza sisteman sartzen. Egoera hori gerta ez daiten zer egin dezakegu?

2. Zer gerta daiteke ikasleak IKTak ikasteko erabili ordez, aisialdi edo denbora pasa erabiltzen badituzte?

2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala

Sarrera eta lehenengo bi saio teorikoak.






Bloga eratu berria denez, nolabaiteko atzerapena dudala esan dezaket, baina lana eguneratuta eramateko, berehala lanari ekingo diot, saio teorikoetan egindakoari buruz hausnartzen eta egin beharrekoak zintzilikatzen.

Saio praktikoetan garatzen ari naizen sitesean bai saio teorikoetan egindako blogen munduan berria naizela esan beharra daukat. Horrek ez du esan nahi,  ikaskuntza-prozeuan erabiltzeko baliabide egokia ez denik ustea.


Urriak hamasei, lehenego saio teorikoa.


Azpi izenburuan ikus daitekeen bezala, lehenengo saio teorikoa urriaren hamaseian izan da. Saio honen irakasleak ikasgaiari buruzko aurkezpen orokorra egiteaz gain, pare bat minututan gure ingurukoarengatik deskonektatzeko eta erlaxatzeko dinamika bat egin dugu. Dinamika gure eserlekuetatik mugitu gabe, begiak itxita mantendu ditugun bitartean, irakasleak esandakoarekin hausnartzera bultzatu gaitu. Hasiera batetan, egoezina sentitu dut galdera eta hausnartzeko edukiak entzutean. Minutuak aurrera joan ahala, gaian zentratzen hasi naiz eta lan egiteko giro atsegina goa bihurtu da. 


Urriak hogeita hiru, bigarren saio teorikoa.


Greba eguna izateagatik, ikasgelan egondako ikasle kopurua txikia izan da. Gaurko egunean, lauhilekoan zehar erabiliko dugun metodologia erabaki dugu. Metodologia tradizionala alde batera utziz, Gurpilaren bidezko irakaskuntza erabiltzea erabaki dugu. Metodologia honetan gainontzeko metodologietan bezala, guztion konpromesua zein esfortzua beharrezkoak da.