2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

UMEAK, TEKNOLOGIA eta GABONAK 

Izenburuan klik eginez, bideo bat ikusteko aukera duzue. Bideoan, umeak gabonetan eskatzen dituzten opari nabarmenenak zeintzuk diren agertzen da. Suposatu dezakezuenez eta irakasgaiarekin erlazionatutako opari horiek, baliabide teknologikoak dira.


ABENDUAK HAMAZORTZI, BEDERATZIGARREN SAIO TEORIKOA

Gaurko egunean, dokumentatzaileen azkenengo taldea aurkeztu du bere Bloga. Bloga atalez-atal azaldu dute bideo baten laguntzaz. Aurkezpena ez da oso luzea izan eta horri esker, entzuleak oso adi egon gara. Horren ondoren, Alaitzek aurkezpen txiki bat egin digu eta horrekin erlazionatutako bideo bat jarri. Egia izateko, gaurko eguneko klasea ez zait oso luzea iruditu.

Hausnarketa

Ikasgaiaren koordinazioa egokia ez dela uste dut. Izan ere, saio praktikoari dagokionez, Blog bat eraikitzea izan da gure lanetariko bat. Bloga egiteko nik hainbat zailtasun izan ditut, erabiltzen nuen lehenengo aldia zelako. Horri inolako formakuntzarik jaso ez dugula gehitzen badiogu, zailtasunak handitzen joan zaikit. Gutxika-gutxika eta ikasgelako ikaskideen laguntzari esker, Bloga aurrera ateratzea lortu dut. Hortaz aparte, irakasleen harteko koordenazioa ere hobetu beharra dagoela uste dut. Irakasle bakoitzak gauza edo uste bat duelako eta horrek guri lana zailtzen digu.

Taldeko lanari erreperatuz hurrengo hau esan beharra dut. Hasteko, egokitutako taldearekin konforme nengoela esan  beharra daukat. Izan ere, behin baino gehiagotan egin dut lan taldekide hauekin eta langile eta arduratsuak direla banekien. Hortaz aparte, egindako bilera guztietara joan naiz eta denon artean hartu ditugun erabaki eta eztabaidetan parte hartu dut, gainontzeko taldekideen ideiak errespetatuz eta kontuan hartuz. Izan ere, nire ustez besteen iritzi eta ideiak kontuan hartzea beharrezkoa da. Guk ezarritako epeen barruan egin dut nire lana eta taldeko lana atzeratu ez dudanik aipatu beharra daukat. Kritikotasunez jokatuz, egia da, kasuren batean ez diodala gustatuko litzaidakedan bezain debora eskaini, lan honetaz aparte, beste ikasgaietako lan asko izan ditudalako. Hauxe esanda gehitzekoa da, ahal izan dudan guztia egin dudala taldeko giroa ona izan dadin eta lana ahalik eta hoberen egiteko. 


2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

AZAROAK HOGEITA ZAZPI, ZAZPIGARREN SAIO TEORIKO

Nire taldekideek eta nik aurkezpena izan dugu gaur eta nire ustez, ondo atera dela uste dut. Aurkezpena egiten nengoela, entzuleei begira egon naiz eta adi egon direla esan beharra daukat. Aurkezpena egiteko erabili dugun programa Powtoona izan da eta entretenigarria izateaz aparte, informazioa ulertzeko oso eraginkorra da. Pantailan agertzen diren letreen konpainamendu bezala, ahotsa egon da. Guzti honengatik, aukeraketa ona egin dugula esango nuke. Izan ere, lana behar bezala azaltzea lortu dugu. Gaur aurkezpena egin duten gainontzeko taldeei erreparatuz, oso ondo egin dutela esan beharra dago. Aurkezpena modu ulergarrian egiteaz gain, denbora eta esfortzu handia eskaini diotela ikusi da.

2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

AURKEZPENA, TALDEKO HAUSNARKETA ETA TESTUETAN HARTUTAKO NOTAK

Aurkezpena ikusteko egin ezazu KLIK.

Hausnarketa:


Guri burutzeko egokitu zaigun gaia orokorra, Eskola 2.0 praktika onak da. Gure taldea lau pertsonaz osatuta dago, Leire Zabala, Amets Zarraga, Iraitz Zarraga eta Xabier Zarraga, hain zuzen ere. Taldekideek ez dugu inolako arazorik izan lana banatzeko, egin beharrekoak guk geuk ezarritako epeen barruan egiteko, gainontzekoen iritziak kontuan hartzeko, … orduan. Izan ere, gure iritziz besteen iritzia edo pentsamendua kontuan izatea oso garrantzitsua da lana ahalik eta aberatsen geldi dadin eta guztion parte hartzea egoteko. Beraz, eta guzti hau esanda, esan beharrekoa da taldearen lana oso positiboki kalifikatzen dugula.

Bestalde, egokitu zitzaizkigun testuei begira, nahiko errepikakorrak iruditu zaizkigu, guztiek gaia perspektiba beretik jorratzen baitzuten. Gainera, PowerPoint-aren informazioa ateratzeko, zailtasunak izan ditugu ideiak edo argazkiak baino ez zirenez ateratzen ez gaude oso ziur autoreak esan nahi zuena ulertu dugun ala ez. Orokorrean, material interesgarria izan da irakurritakoa, baina gehiegi zela ere iruditu zaigu. Hala ere, testu horiek irakurrita, gai izan gara IKT-ek gizarteari eta beraz, eskolari eman diezazkiekeen etekinak. Kontuz ibili beharko ginateke horrekin eta trebakuntza handia jasoz apurka-apurka eskola testuinguruan txertatu. Horrela, ikasleak hezkuntzaren protagonista izateko aurrerapauso handia egingo genuke, IKTak irakaslearentzat eta orokorrean hitz eginda hezkuntza-sistemarentzat lagungarriak izan daitezkeelako arlo horretan.

Azkenik, Ikasketa Gurpila proiektuari dagokionez, nahiko interesgarria dela iruditu zaigu, baina horrela lan egitera ohituta ez gaudenez arrakasta handirik ez duela izan uste dugu. Aurkezpenetan informazioa baino ez genuela botatzen uste dut, ezer barneratu barik eta entzuleak ere ez ziren gai aurkezpen hain luzeak jarraitzeko. Azken batean, lana eta aurkezpenak egiteko denbora gehiago beharko genukeela uste dugu, eta gure partetik ardura-maila handiagoa. Bestela, ezingo litzateke proiektu hori aurrera eraman.


Notak:






DE TIC A TAC, EL DIFÍCIL TRÁNSITO DE UNA VOCAL


Sintesia:

Aztertutako artikulu honek, ikerketa ezberdinetatik lortutako hainbat ebidentzien inguruan eztabaidatu eta argudiatzen du. Bertan, garrantzia hartzen du  hezkuntza sistemak izan ditzakeen zailtasunak. Izan ere, informazio eta komunikazio teknologiak (TIC), ikasketa eta ezagutza teknologiak (TAC) bihurtu nahi dituzte. Azkeneko prozesua zaildu egiten da ikasgelak betetzen dituzten ikasleek teknologia eran jaioak direlako, hau da, teknologiak erraztasunez erabiltzeko gai dira. Beraz, TIC-etatik TAC-etara pasatzeko ezinbestekoa da irakasleen oinarrizko formakuntza goitik behera eraldatzea.
Bost hitz gakoak:
        
1. Hezkuntza teknologia
  2. Heziketa-aldaketa
  3.  Hezkuntzaren hobekuntza
4.  Hezkuntza politika
5. Irakasleriaren formakuntza
Bi galdera:

1. Zure ustez TIC-etatik TAC-etara pasatzea, prozesu ezinbestekoa da etorkizunari begira? Aurrerapauso bat da metodologiari dagokionez?

2. Gaur egungo egoera eta daukagun pentsamendua ikusita, irakaslearia prestatuta ikusten duzu TAC-ak erabiltzen hasteko? Zergatik? Zer aldaketa egingo zenituzke?


Laburpena:

Gaur egun TIC-ak pil-pilean egondako gaia izan da, izan ere gobernuak hezkuntzan horiek bultzatzen saiatzen ari dira. TIC-etatik Tac-etara igarotzea da hain zuzen ere helburua, komunikazio eta informazio tresnak ikaskuntzarako prestatzea eta erabiltzea.

Hala ere, testuinguruak hau guztiz zailtzen du. Gizartearen (orokorrean) pentsamenduak dago. Honen arabera, irakasleak ezagutzen transmisoreak dira, dena jakin behar dute gero ikasleei irakatsi ahal izateko eta ikas-irakaste prozesua norabide bakarrekoa dela pentsatzen da, hau da ikasleak dira ikasten dutenak eta irakasleak berriz, irakasten dutenak. Baina, irakasleek ezin dute ikasi prozesuan zehar? Eta ikasleek? Hau ere kontuan hartzeko puntua da, izan ere gaur egungo ikasleak askotan irakasleak baino adituagoak dira teknologia berrietan, horietan murgilduta bizi baitira. Hau hezkuntzari buruz daukagun kontzepzio tradizionalak sortua izaten da.


Orokorrean, nahiz eta emaitzak oso ziurrak ez izan, (zabalegiak izateagatik, ikerketarik ez egoteagatik…), TIC-ek hezkuntzari onurak ekarri dizkiote hezkuntzari: ikasleen edukien barnerapenean laguntzen dute, ikaskuntzarekiko jarrera positiboagoa dute, parte-hartzeko gaitasunaren hobekuntza izaten dute, etab. Baina oraindik bide luzea dago TIC-en erabilera orokortzen denera arte, eta gainera, hurrengo pausorik garrantzitsuena gertatzeko (TIC-etatik TAC-etara pasatzea, hain zuzen ere) aldaketa sakona beharrezkoa da. Alde batetik, umeen parte hartzea eta autoria kotuan hartu beharko lirateke klasean, eta besteei ezagutza aportatu diezaiekeen ente moduan hartu beharko genituzke. Beste alde batetik, irakasleek IKT-ei buruzko formakuntza beharko lukete, hauek era egokian (eta ez ezagutzen transmisore huts moduan) erabil ditzaten eta azkenik, hezkuntza sistema berrikustea ere garrantzitsua izango litzateke, hori baita klasean gertatzen denaren oinarria edo ardatza.


ENSEÑAR Y APRENDER EN LAS AULAS DEL SIGLO XXI


Sintesia:
Zelakoa izan beharko litzateke irakaskuntza IKT-ak ezinbestekoak diren gizarte honetan? Irakasleak pentsaera irekia izanda eta pedagogia berritzaile bat (IKT-ekin bat datorrena) erabilita, behar ezberdinetara egokitzen den irakaskuntza- ikaskuntza prozesua lor daiteke.


Bost hitz gako:

1.Pentsaera irekia
2.Gizarte aldaketa
3.Teknologia
4.Prestakuntza egokia
5.Pedagogia 2.0


Bi galdera:

1.Zure ustez, gaur egungo gizartean irakasleek eta ikasleek IKT-en inguruan behar bezala jardun dezaten, ezaugarri (testuak zeazten ez duen ezaugarriak)  bereziren bat izan beharko lukete? Zein? Nola landu  edo garatu beharko litzateke?

2.Zergatik dio testuaren egileak TIC-etatik TAC-etara pasatzea lortu beharko genukeela, azkenik TEP-etara igarotzeko?


Laburpena:


XXI.mendeko klaseak oso anitzak dira eta horren ondorioz irakasleek pentsaera irekia izan beharko lukete. IKT-ak ezinbestekoak diren mende honetan, hauek eta pedagogia mota desberdinak bateratzea ezinbestekoa litzateke klase bakoitzeko ezaugarrietara moldatzeko. Beraz, irakaslearen sormena erabiliz talde bakoitzarentzat bereziki prestatua dagoen hezkuntza sortzea lor daiteke. Horretarako, hainbat IKT- eta pedagogia-baliabide aurki ditzakegu :

Hasteko, gela mota ugari daude eta bakoitzak badu bere lan egiteko era. Adibidez: gela publikoan Blogger bezalako plataformak erabiliz eguneroko hausnarketak eta ikasketak portafolio moduko batean txertatzen dira; sareko geletan, berriz, identitate digitala sortzen laguntzen diete ikasleei eta horretarako, sare sozialak erabiltzen dira (Twitter, Facebook, HootCurse…)... Askoz gela mota gehiago daude, eta horrek, gaur egun dagoen aniztasuna frogatzen du.

  • Praktika Komunitateak ere oso baliabide interesgarria dira hezkuntzarako. Hauetan gai bati buruzko jakin-mina duten pertsona talde bat elkartu eta horri buruz ikertu, hitz egin, eta abar egiten dute. Honek kooperazioa bezalakoak lantzeko balio du, izan ere elkarren arteko konpromisoa eta xede komuna lortzea dute helburu.


  • Gaur egungo gizartea etengabe dago aldatzen eta beraz, ikasleak horretarako prestatu behar dira, hau da etorkizunean ikasten jarrai dezaten prestatu behar dira. Honi Life Long Learning deitzen zaio eta alfabetizazio anitzen bitartez lor daiteke.


  • E- Learning 2.0 plataformak erabiltzea ere komenigarria izango litzateke. Hauek nahiko irekiak, informalak eta pertsonalizatuak baitira, eta komunikazioa era parte-hartzea bultzatzen dute.


  • Umeen garapen maila kontuan hartu behar da eta hezkuntza egokia jaso dezaten haien hizkuntza gaitasunera hurbildu beharko litzateke irakaslea. Hau mailaka antolatuta dago eta  Bloom-em Taxonomia erabilita hezkuntza pertsonalizatuagoa eta norbanakora hurbilagoa lor daiteke.


  • Tpack: irakasteko hainbat forma aurki ditzakegu pedagogian, edukietan eta XXI. mendeko teknologietan zentratzen den arabera. Hala ere, egokiena funtsezko ikaskuntza da, ikaskuntza on baten teoria aplikatuta eta teknologiak horren barnean sartuz lortzen dena. Hau da, aipatutako hiru ezaugarriak proportzionalki batzen edo elkartzean datza.


Hau guztia lortzeko beharrezkoa da irakasleek hezkuntza egokia jasotzea eta horregatik unibertsitareari prestakuntza egokia ematea eskatzen zaio:

  • Alfabetizazio digitalari lagunduz.
  • Informazioaren, komunikazioaren eta kritikotasunaren gaitasunak garatuz.
  • Pentsamenduarekin zerikusia duten gaitasunak landuz.
  • Proiektuetan eta arazoetan oinarritutako metodologiak erabiliz.
  • 2.0 motatako zerbitzuak erabiliz.
  • Diziplinartekotasuna eta testuinguruaren araberako ikaskuntza sustatuz.

Azken batean, Pedagogia 2.0 sortzea da helburua, hau da pertsonalizazioa, parte-hartzea eta ekimena bateratzen dituen pedagogia mota sortzea. Beraz, autoreak beharrezkoa ikusten du TIC-etatik TAC-etara pasatzea, eta azkenik TEP-etara igarotzea. Horrela, garapen eremu handiagoa hartzen da, ahalduntze handiagoa izaten dute ikasleek eta interakziotik parte-hartzera pasatzea lortzen da.